XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxera idatzi eban, anai gazteenetarikoen batek beragana joatea gura baeban edo, eta bat ez eze iru joan ziran batera: Floren, Juan-Joxe eta Bikendi.

Urte batzuk geroago joan zan Luix, Luixtxo, mutilletatik gazteena, gurasoen biotzeko txiki kutuna Amak etxean gelditzeko ta gelditzeko, baiña azkenean be joan zan bere anaiekana.

Joan eta urte gitxi barru il zan, mutil morrosko gaztea zala oraindiñoko.

Mutiltxotan il zan amargarrena.

Ez naz ondo gogoratzen ondo bere izenagaz orain.

Satur zala esango neuke, Saturdiño. Saturdiño txiki.

Neskak ziran azkenengo biak: Dolores eta Eskoli.

Moja joan zan Dolores, Berrizeko komentura.

Mixiolaritzan dabil, baltzen artean.

Bein be ez da etxera etorri, joan dan ezkeroztik.

Bilboko aberats batzuk eruan eben ume bat zaintzeko Eskoli, eta jaubien txoferragaz ezkondu zan.

Begoñako etxebarrietan bizi da.

Iru seme alaba euki dauz.

Eibarrekoa da gizona, eta sarritan joaten dira Torrezarrera, amarekin ordu batzuk emoten.

Juakiñ zarrena, esan dot.

Eskola-lagunak giñan aurtzaroan, eta mutil-lagunak gero gaztetako urteetan.

Ondo konpondu giñan beti.

Errespetu aundikoa zan, eta zentzun apartekoduna.

Danok artzen genduan ontzat Juakiñek esaten ebana.

Txikikeririk ez eban esaten arek.

Ez zan isilik egotekoa be, baiña burutsu jaurtiten ebazan esatekoak arek, eta umore onean sarritan.